“Irakaskuntza eta animazio soziokiroleko” eta “Automatizazio eta robotika industrialeko” ikasleek Egibidek eta Ikaslan Arabak Europa Biltzar Jauregian antolatutako Enplegagarritasun Jardunaldietan parte hartu dute. CIFP Mendizabala LHIIko ikasleak euskaraz eskaintzen ziren bi tailerretan izan dira: “Ezagutza eta motibazio pertsonala enpleguan”, Leyre Cano hezitzaile eta coach ludikoak emana; eta “Lansarean: euskarazko lan-ataria”, Uxue Andoño Bai Euskarari Elkarteko aholkulariaren eskutik. Saioen ondoren, ordubetekoa bakoitza, ikasleek Gamarrako Ostalaritza LHIIk egindako showcooking batean parte hartu zuten.
