Mila ikaslek eta 140 irakaslek baino gehiagok hasi dute ikasturtea Mendizabalan

Gaztez betetako ekitaldi-areto batekin eman zaio hasiera 2022-2023 ikasturteari. Zuzendariak eta zuzendaritzako gainerako kideek ongietorria egin ondoren, ikasleak geletara joan dira zikloko irakasleak ezagutzera.

Eskariak ia osatu du ikastetxearen eskaintza, baina oraindik badago plazaren bat ziklo horietakoren batean; beraz, LH ikasi nahi baduzu eta aurreko matrikulazio-faseetan esleipen-prozesuan parte hartu ez baduzu, oraindik egin dezakezu. Urriaren 14ra arte egongo da zabalik ezohiko matrikulazio-aldia. Plazak kontsultatzeko, 945 000440 telefonora dei dezakezu, idazkaritza ordutegian.