Vitoria-Gasteizko Mendizabala ikastetxeak KA2 Erasmus+ europar kooperazio proiektuan parte hartzen du. 2021-1-LV01-KA220- VET-000030305 Proiektua Creative people for greener cities du izena. (Multigreen).
Proiektu honen helburua ingurugiro eta aldaketa klimatikoarekin zerikusia duten erronken inguruan sentsibilizazioa sustatzea da. Ekintza honek parte hartzen duten erakundeei aukera ematen die nazioarteko kooperazioan esperientzia bereganatzeko eta haien gaitasun intelektual eta digitalak finkatu. Honetaz gain, kalitate handiko emaitza sortzaile eta berritzaileak sortzeko aukera ere ematen die proiektua irauten dituen 26 hilabetetan zehar. Proiektua 2021/01/01an hasi eta 2023/12/31n bukatuko da.
Proiektu honetan parte hartzen duten beste ikastetxeak dira: Scuola d’arte A.Fantoni en Bergamo (Italia), Stredni škola en Brno (Txekiar Errepublika) eta Saules skola Daugavpilsen (Letonia), azken hau koordinatzailea izanda.
Bigarren nazioarteko proiektu bilera hemen Gasteizen ospatu da martxoaren 7an eta 8an. Lehenengo bilera Daugavpilsen, Letonian, ospatu zen 2022ko martxoan. Bigarren topaketa honetan, lurralde bakoitzeko kolaboratzaileek honako hau egin dute: proiektuan orain arte egindakoaren laburpena, lurralde bakoitzean egindako formakuntzei buruz sakondu eta azkenik, irailerako egin behar den gidaliburuari buruzko irizpidei buruz hitz egin dute.
Gainera, institutuko instalazioak bisitatzeko eta Gasteizko alde zaharreko eta Arabar Errioxako bisita gidatuak egiteko denbora izan dute. Arabar Errioxan bisitatutako upeltegia Valdelanako upeltegia izan da.
Bigarren nazioarteko proiektu bilera hau azken aurreko topaketa izan da eta azkena Bergamon, Italian, izango da 2023ko irailan.