«Precious Plastic» proiektua, Vital Fundazioak finantzatua, birziklapena bultzatzea

2025-2026 kurtsoan zehar Mendizabala LHII institutoan Precious Plastic proiektua aurrera eraman da. Proiektu hau hondakin plastikoen problematika globalari toki- eta hezkuntza-ikuspegitik heltzeko beharretik sortu da, Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH) bat etorriz, zehazki GJH 11 (hiri eta komunitate jasangarriak), GJH 12 (ekoizpen eta kontsumo arduratsuak) eta GJH 13 (klimaren aldeko ekintza) helburuekin.
Ekimenaren oinarria material polimerikoak birprozesatzeko zentro bat sortzea da, ikastetxean bertan erabiltzen diren produktuen bizi-zikloa itxi ahal izateko. Horretarako, Precious Plastic plataformaren eredu oinarrizkoenak eta funtzionalenak inplementatzea erabaki da, eta ziurtatu da teknologia irisgarria, konpongarria eta eskalagarria izango dela ikasleen etorkizuneko promozioetarako.

Proiektu hau FUNDACION VITAL erakundearen dirulaguntzarekin garatu egin da.