Hezkuntza proiektua

Xedea eta Balioak

Xedea

Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratua garenez, helburu hauek ditugu:

Gure lan-esparruaren baitan, erantzuna eman nahi diegu gizarte-inguruneak eskatzen dituen prestakuntza-beharrei, bai humanistikoei, bai zientzia eta teknologiarekin lotutakoei, bai kultura-arlokoei. Prestakuntza osoa eman nahi dugu. Prestakuntza horrek kalitate onekoa izan behar du, pertsonari heldutasun intelektuala eman behar dio, bat etorri behar du teknologia-, pedagogia-, kulturaaurrerapenarekin, eta hizkuntza-normalizazioa landu behar du. Horren guztiaren bidez, prestigioa emango zaio irakaskuntza publikoari. Hezkuntza-giroa bultzatu behar dugu, ikasleak pertsona bezala haz daitezen. Horretarako, behar bezala irakatsiko zaie besteekin lan egiten, eta etorkizuneko erronkei (unibertsitatekoei nahiz lanbidekoei) aurre egiten. Erakundeekin eta enpresekin batera lan egin behar dugu, gizarte-garapenaren alde egiteko.

Ikuspegia

Gure ikastetxearen asmoa da:

  • Berritzailea izatea, hartu-emanerako prest egotea, eta gure ikasleak lan-munduan sartzeko dinamizatzaile-lana egitea.
  • Erreferentea izatea ikastetxeentzat, enpresentzat eta administrazioarentzat.
  • Ezagunak izatea gure hezkuntzaren kalitateagatik, kudeaketa-ereduagatik, ingurumenari diogun errespetuagatik, eta gizarteari ematen dizkiogun zerbitzuengatik.

Balioak

Institutuak honako balio hauetan oinarritzen du bere lan-sistema:

Norbanakoaren eta kolektiboaren eskubideekiko errespetua:

Pertsonen arteko errespetuan oinarritutako harremanak finkatzen ditugu.

lkarrizketa eta komunikazioa:

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak adierazteko bideak jartzen ditugu, ikastetxeko eragileen arteko elkarrizketa irekia bultzatzeko. Horren helburua da, batetik, gure jarduera hobetzea, eta bestetik, pertsona guztiak gusturago sentitzea.

Parte-hartzea eta talde-lana:

Egiturak sortzen ditugu, guztiok parte hartu ahal izan dezagun gure hezkuntza-proiektuan. Taldelanaren bitartez, parte hartzea errazten dugu.

Norbere burua eta erakundea hobetzeko gaitasuna:

Ondo egindako lana sustatzen dugu, eta pertsonen nahiz erakundeen etengabeko hobekuntza bultzatzen.

Aitorpena:

Konfiantza dugu pertsonengan, eta egindako lana aitortzen diegu lanean nabarmentzen direnei. Barneko eta kanpoko jardunbide onak kontuan hartzen ditugu.

Baterako hezkuntza eta kultura artekotasuna:

Bi sexuetako ikasleei diskriminaziorik gabeko tratua ematea bultzatzen dugu; eta orientazioa ematen diegu ikasleei, aurretik zeuden desberdintasunak orekatzeko. Era berean, errespetatu egiten dira, bai ikasle guztien gizarte- eta kultura-jatorria, bai haien eleaniztasuna. Izan ere, pluraltasuna egoera aberasgarritzat hartzen da.

Aurrerapen zientifiko eta teknologikoekiko irekitasuna:

Gauza ugari sustatzen ditugu: ikerkuntzan eta esperimentazioan oinarritutako metodologia, sormenerako gaitasuna, eta irakasleen etengabeko prestakuntza.

Berrikuntza eta ekintzailetasuna:

Behar bezala bultzatzen dugu, bai kultura ekintzailea, bai ikastetxeko ikasleen eta irakasleen jarrera ekintzailea.

Politikak

Kudeaketa politika

Mendizabala GBLHIk prozesuen araberako kudeaketa-sistema definitu du:

UNE-EN ISO 9001:2015

UNE-EN-ISO 14001:2015

OHSAS 18001:2007

Aipatutako arauez gain, ikastetxeak badu beste erreferente bat kudeaketaren etengabeko hobekuntzarako: hain zuzen ere, HOBBIDE, Lanbide Heziketa Kudeatzeko Euskadiko Eredua.

Zentroko zuzendaritzak, erakundeko gainontzeko pertsonekin batera, bere bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko ardura bere gain hartzen du; zerbitzu horrek bezeroaren eskakizunak beteko ditu ingurumena eta pertsonen segurtasuna errespetatuz.

Hori dela eta, gure kudeaketa sistemaren jarduketa-eremu guztietan ezinbestekotzat jotzen dugu informazioa, komunikazioa, formazioa, partehartzea eta erakundea osatzen duten pertsona guztiei (haren izenean jarduten dutenak barne hartuz) kontsultatzea.

Horregatik, egunero ahalegintzen gara:

  • Gure Kudeaketa Sistemaren eraginkortasuna eta jarduera hobetzen.
  • Gure jarduerari dagozkion legezko betekizunak eta geureganatu ditugun betekizunak betetzen.
  • Zentroan edo haren izenean egiten diren jardueretatik eratorritako kutsadura eta pertsonen segurtasun eta osasunerako kalteak prebenitzen.
  • Zentroaren helburuak xedatzen, behar denean berrikusten, hedatzen eta betetzen direla bermatzen, Kudeaketa-Politika hau kontuan hartuta. Jarduera-ildo hauek, Estrategiko-Plana dagokionez, bai prozesuetan, bai urteko-planetan garatzen dira. Zentroaren zuzendaritza, jarduerak garapen arrakastatsu izan dadin, beharrezko formakuntza eta baliabideak eskuratuko ditu.

Langile politika

Langile-politikak, ikastetxearen kudeaketa-gaitasunaren esparruan, ildo hauek hartzen ditu kontuan:

  • Langileek ahalik eta egonkortasun handiena izan dezaten saiatzea.
  • Prestakuntza-eskaintzak eta erronka profesionalak eskaintzea langileei.
  • Langileen arrakastak eta ahaleginak aitortzea.
  • Konfiantza handitzea, batetik, pertsonengan eta taldeengan, eta bestetik, haien kudeaketa-gaitasunean.
  • Sektore guztiek ikastetxeko ekintzetan parte har dezaten bultzatzea.
  • Moduluak irakasteko, irakasleen balio-aniztasuna sustatzea.

Ildo horiek hainbat prozesu, urteko plan eta proiektutan gauzatzen dira; hala nola, Gunekan (talde autokudeatuetan oinarritutako Lanbide Heziketarako kudeaketa).

Erakunde guztiak du konpromisoa pertsonekiko. Ikastetxeko zuzendaritzak eskura jarriko ditu behar adina baliabide eta prestakuntza, pertsonek beren burua gara dezaten.

Hezkuntza politika

Ikastetxeko hezkuntza-politikak honako ildo hauek hartuko ditu kontuan:

  • Ikastetxeko hezkuntza-aukeren helburuak izatea, batetik, ikasleak pertsona helduagoak izatea lortzea, bestetik, haien gaitasun akademikoa hobetzea, eta azkenik, lan-munduan sartzea.
  • Irakatsi eta ikasteko prozesua planifikatzea eta aztertzea, hura etengabe hobetu ahal izateko.
  • Irakatsi eta ikasteko prozesua bat etortzea, bai gaitasunak eskuratzearekin, bai emaitza akademikoekin.
  • Sailetan koordinatzea, batetik, irakatsi eta ikasteko helburuak, metodoak eta jarduerak, eta bestetik, ikasmaterialak.
  • Zikloko irakasle-taldeak indartzea.
  • Tutoretzen bidez, ikasleen jarraipena egitea banaka nahiz taldeka.

Ildo horiek gauzatzeko, honako jarduera hauek egiten dira:

  • Ikasleen irakatsi eta ikasteko prozesua betetzeko, gelako jardueretan adierazitako unitate didaktikoen programazioan oinarritzea.
  • Irakatsi eta ikasteko prozesuan, ikasleen autonomiarako mesedegarriak diren metodologiak aplikatzea.
  • Sailek eta zikloko irakasle-taldeek behar bezala aztertzea emaitza akademikoak eta gogobetetze-inkestetatik lortutako emaitzak.
  • Irakasleen prestakuntza-plana gauzatzea, irakasleak etengabe gaurkotzen direla bermatu ahal izateko. Irakatsi eta ikasteko prozesuan, ikasleek arrakasta izatea da erakundearen hezkuntza-konpromisoa

Erasmus politika