Enpresentzako zerbitzuak

Mendizabala LHIIk, ikastetxe publiko izateko bokazioa betez, Arabako enpresei zuzendutako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, haien beharrei erantzun nahian:

Berrikuntza -TKGUNE

Mendizabala LHII Lanbide Heziketako zentroen sare baten parte da, eta sare horrek Euskal Autonomia Erkidegoko ETEen eskura jartzen ditu azpiegitura eta ezagutza metatu guztiak.
2014az geroztik, prozesu berriak ezartzeko eta/edo hobetzeko laguntza eskaintzen diegu edozein prozesu mota automatizatzeko aukera duten hainbat sektoretako enpresei.

Enpresek gure profesionalen tutoretza pertsonalizatua izango dute, gure zentro sarea proba banku gisa erabiltzeko aukerarekin.

Zer eskaintzen dizu Mendizabala LHIIk TKGUNEren bidez?

  • Automatizazio, kudeaketa eta ekoizpen sistemak ezartzea
  • Elementuak mekanizatzea, automatizazio sistemetako multzoak
  • Elementu eta multzo mekanikoak diseinatzea automatizazio prozesuetarako
  • Automatizazio prozesuetarako fabrikazio gehigarria material plastiko desberdinekin
  • Zirkuitu elektronikoen prototipoak
  • Fabrikazio lerroen robotizazio industriala
  • Prozesuak egiaztatzea ikuskera artifizial, laser eta abarren bidez
  • Bibrazioen analisiaren bidezko mantentze prediktiboari buruzko azterlanak
  • Materialen entseguak
  • Makina industrialen elementuen muntaketa
  • Makina industrialen elementuen matxuren diagnostikoa
  • Makina industrialen elementuen konponketa
  • Lerro automatizatuen sistema mekanikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak
  • Sistemen mantentze laneko eragiketak lerro automatizatuetan
  • Lerro automatizatuen funtzionamenduaren programazioa eta kontrola
  • Laneko arriskuen eta ingurumen arriskuen prebentzioa lerro automatizatuen mantentze lanetan

Kontsulta eta informazioa

DUALen Koordinazioa

dual@mendizabala.eus

fct@mendizabala.eus
945 060 680

Espezializazio programak

Arabako Lanbide Heziketak Espezializazio Programak ditu etorkizuneko prestakuntza beharrei aurre egiteko. Programa horiei esker, Lanbide Heziketako titulazioekin lotutako ezagutza arlo espezifikoetan sakondu daiteke, eta etengabeko bilakaeran dagoen lan merkatura egokitutako kualifikazio maila handia eta lanbide gaitasunak bermatzen dituen espezializazio ziurtagiria lor daiteke.

Nola funtzionatzen dute programa horiek?

Enpresek behar duten lanbide profila eskatzen diete LHko ikastetxeei, eta haiek neurrira eskatutako prestakuntza programa diseinatzen dute. Ikasleek 2.000 ordu baino gehiagoko praktikak egiten dituzte, eta gehienak halako prestakuntza espezifikoa egin duten enpresan geratzen dira.
Programa horiek urtebeteko epean egiten dira eta enpresen parte hartze aktiboa izaten dute, Ikas Ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa Dualaren ereduaren bidez. Ikas Ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa Dualeko planetan ere sar daitezke, prestakuntza osagarri gisa, hiru urtez, Lanbide Heziketako ziklo bat egiten ari direnentzat.

LH Duala

Prestakuntza modalitate horrek bateragarri egiten ditu ikastetxeko prestakuntza eta prestakuntza horrekin loturiko enpresa batean lan egitea. Erdi mailako eta goi mailako ikasleei zuzenduta dago.

Ikas ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa DUALak irakastorduak egokitzea ahalbidetzen du, ikasleak lanbide heziketa ikastetxean egin dezan, enpresan produkzio jarduera bat egiten duen bitartean. Prestakuntzaren eta enpresako jardueraren arteko dedikazioa astean 40 ordukoa izan daiteke, egunean gehienez 8 ordukoa.

Ikasleek ordaindutako prestakuntzako kontratu bat (25 urtetik beherakoentzat eskuragarri) edo beka bat (adin mugarik gabe) dute, gizarte segurantzan alta emanda, aurreikusitako hobariekin eta salbuespenekin, bekadun ikastun gisa.

Enpresak tutoretza eta balioespena eman behar dizkio ikasleari, ikastetxearekin lankidetzan.

Enpresetan prestatzen ari diren ikasleak

DUAL OROKORRA nahitaezko egonaldia da enpresan, 128 ordukoa 1. mailan eta 480 ordukoa 2. mailan (8 ordu egunean). Adingabeen kasuan, 112 eta 420 ordu, hurrenez hurren (7 ordu egunean). Prestakuntza-ziklo bakoitzeko irakasle-taldeak ezartzen ditu datak.

Enpresak praktiketako plazaren bat eskaini nahi badu edozein DUAL motatarako, Mendizabala LHIIra jo beharko du.

Lan poltsa

Mendizabala LHIIn harremanetan jartzen ditugu ikastetxeko ikasleak eta enpresak, gazteei lan munduan sartzen laguntzeko eta Arabako enpresa sarearen eskaerak betetzeko.

IKASLEAK: Lan bila ari bazara eta ikastetxean ikasi baduzu, zure profila etengabe kudeatu eta eguneratuta eduki ahal izango duzu.

ENPRESA: Norbait kontratatu nahi baduzu, zure lan eskaintza argitaratu ahal izango duzu.

Oraindik ez baduzu izena eman zerbitzu honetan, jar zaitez lan poltsaren arduradunarekin harremanetan eta erabiltzaile eta pasahitz bat emango dizu. Horiekin doan sartu ahalko zara zerbitzuan.

Kontsulta eta informazioa

LP arduraduna:
David Barrutieta

Tel.: 945 060 680
Email: dual@mendizabala.eus

Kontsulta eta informazioa

Lan Poltsaren arduraduna:
David Barrutieta

Tel.: 945 060 680
Ordutegia: 09:00-14:00
Email: dual@mendizabala.eus