Ikasleentzako zerbitzuak

Orientazioa

Mendizabala LHIIko ikasleek eta familiek orientazio pedagogikoko zerbitzu bat dute eskura, eta zerbitzu horrek orientazioa eta informazioa emango die hezkuntza prozesuei buruz eta gure ikastetxean nahiz ikasketak amaitzean dauden aukerei buruz.
Zure esku jarriko dugun informazioaren artean honako hau dago:

  • Lanbide Heziketari buruzko lege berrikuntzak
  • Matrikulazio aldiei buruzko informazioa
  • Heziketa zikloetara sartzeko probei buruzko informazioa
  • Lanbide Heziketari buruzko kontsulta ohikoenei emandako erantzunak

ORIENTAZIOAN
LAGUNTZEKO GIDA
Hezkuntza- eta bokazio-orientaziorako baliabideak eta edukiak

Descargar

Kontsulta eta informazioa

Orientazioari laguntzeko gida

Egoitz Eguren

945 001 686

orientazioa@mendizabala.eus

Nazioartekotzea

Bekak Erasmus +
Global training bekak

Mendizabala LHIIko 2. mailako ikasleek, erdi mailakoek zein goi mailakoek, Erasmus+ programako beka bat eskatzeko aukera dute, hala Europako beste herrialde batzuetako enpresetan 3 hilabetez prestakuntza osatzeko.
Prestakuntza praktikoa egiteko enpresetako mugikortasuna akademikoki kontuan hartzen da eta ikasleek mugikortasunerako laguntza ekonomikoak jasotzen dituzte.

Nola eskatu Erasmus+ beka bat?

Europako mugikortasun esperientziaz gozatu ahal izateko honako hauekin jarri beharko dugu harremanetan.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak sustatzen ditu beka horiek, Euskadiko gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan prestakuntza praktikoa jaso dezaten.
Mendizabala LHIIko goi mailako ziklo bateko ikasleek atzerrian 6 eta 12 hilabete bitarteko ordaindutako praktikak egiteko aukera dute.

Zer baldintza bete behar dira Global Training beka eskatu ahal izateko?

  • Euskadin bizitzea
  • 30 urte baino gutxiago izatea
  • Lanpostu bakoitzean eskatutako ingeles maila izatea

Kontsulta eta informazioa

Luis Nogales
945 000 437
mobility@mendizabala.eus

Ekintzailetza

Ikasenpresa

Eskola enpresen sorrera ikasgeletan

Urratsbat

Urratsbat enpresak sortzen laguntzeko programa bat da

Matrikula

Mendizabala LHIIk ematen dituen zikloetako batean matrikulatu ahal izateko, ezinbestekoa da urtero ekainean egiten den aldez aurreko izen ematea egitea.

Mendizabala LHIIk ate irekien jardunaldi batzuk egiten ditu maiatzean, ikastetxea, instalazioak eta ekipamenduak eta prestakuntza eskaintza ezagutzeko aukera izan dezazun.

Hala ere, aurretik elkar ezagutu nahi bagaituzu, beti ditugu ateak zabalik, edozein unetan hurbildu eta elkar ezagutzeko aukera izan dezazun. Hitzordua eskatu besterik ez duzu egin behar:

Kontsulta eta informazioa