Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako programa da, eta Tknikak koordinatzen du LHko ikasleei beren enpresa sortzen laguntzeko.
Ikastetxeak mintegi eta enpresa inkubagailu bihurtzea du helburu. Enpresa proiektuek hala eskatzen badute, programako parte hartzaileek beste instalazio batzuk ere erabili ahal izango dituzte, hala nola ikastetxeko tailerrak, azterketa fasean dagoen produktuaren prototipoak egiteko.
Gainera, ikastetxe bakoitzak pertsona bat du enpresa proiektuen inguruko sentsibilizazio (autoenplegua lan merkatura ateratzeko benetako bide gisa aurkezteko hitzaldiak) eta dinamizazio lanak egiteko (tutoretza), sustatzaileari bere enpresa sortzeko prozesu osoan lagunduta.
Urratsbat Mendizabala LHIIko erdi mailako eta goi mailako bigarren mailako ikasleei, ikastetxeko ikasle ohiei eta arautu gabeko prestakuntzako edo aurrez aurrekoa ez den prestakuntzako ikastaroen bidez ikastetxearekin harremana duen edonori dago zuzenduta.
Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu: