Tim Burton zine-zuzendariaren omenezko desfilea

Tim Burtonen filmeko pertsonaiarik ezagunenetako batzuek desfilea egin dute gaur goizean CIFP Mendizabala LHII ikastetxean. Proiektu honetan buru-belarri aritu dira Estilismoa eta Ile-apainketa, Ikus-entzunezko Proiektuak eta Ikuskizunak goi-mailako zikloko ikasleak eta Irudi Pertsonaleko eta Korporatiboko Aholkularitzako goi-mailako ikasleak.

Besteak beste, Eduardo Manostijeras, Willy Wonka, Emily eta Bitelchus zinemako ikonoak ibili dira gaur goizean erdiguneko korridoreetan.

Zikloen arteko lankidetza bikaina, emaitza ikusgarriarekin.