Travellectricek bigarren saria eskuratu du STARTInnovan

Kerman Sánchez, Ali Shahzaib, Marcos Castellanos eta Rossibel Rosa CIFP Mendizabala LHIko Mekanizazioko 2. mailako ikasleek proposatutako motxila, eguzki panelak, bateriak eta gailu elektronikoetarako egokigailua dituena, bigarren sari bat lortu du 18 urtetik gorakoen kategorian. Atzo sari horiek banatzeko ekitaldia egin zen Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean, eta Arabako 18 ikastetxetako 150 lan baino gehiago aurkeztu dira.

Travellectric bosgarren postutik bigarrenera igotzeko gai izan zen, epaimahaiaren aurrean erakusketa bikaina egin ondoren. Hauek izan ziren epaimahaikideak: Saray Zarate, Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako foru diputatua; Ainhoa Pereita, Vital Fundazioen zuzendari exekutiboa; Arantza Álvarez, Tknikako (Eusko Jaurlaritza) enpresen sorkuntzan berrikuntza aplikatuan teknikaria; Javier Forcada, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko errektoreordea; eta María Goti, El Correo-ko zuzendari kudeatzailea Araban.

IKUSI BIDEOA