Heziketa-ziklo bat ikasi nahi duten baina eskatutako titulazio akademikorik ez dutelako zuzenean sartu ezin diren pertsonek maiatzaren 5ean eta 6an egingo diren proba batzuen bidez egin ahal izango dute.
Horretarako, izena eman behar da urtarrilaren 19tik 30era bitartean, biak barne. Sarrera-probetan izena ematea ez da eraginkorra izango azterketa-eskubidea sartu arte. Ordainketa egiteko azken eguna 2026ko martxoaren 6a izango da.




