Urtarrilaren 23an irekiko da LHko zikloetan sartzeko probetan izena emateko epea

Lanbide Heziketako ziklo bat ikasi nahi baduzu, baina eskatutako baldintza akademikoak betetzen ez badituzu, mundu guztiarentzat eskuragarri dauden LHko ziklo batera sartzeko probak egin ditzakezu.

Probak apirilaren 19an eta 20an egingo dira, baina derrigorrezkoa da urtarrilaren 23tik otsailaren 10era bitartean izena ematea eta azterketa eskubideak martxoaren 10a baino lehen ordaintzea.

Izen-ematea ikastetxe hauetakoren batean egin daiteke hemen edo ikasgunearen bidez.

Probak euskaraz edo gaztelaniaz egin daitezke, eta zuk zeuk erabakiko duzu zein hizkuntzatan egin nahi duzun azterketa.

Ondoren, prozesu honetan kontuan hartu behar dituzun datarik garrantzitsuenak aurkituko dituzu.

IKUSI EGUTEGIA