Vouzelako LHko eskola portugaldarrak gure ikastetxea bisitatu du

Portugalgo iparraldeko Vouzelako Eskola Profissionaleko irakasleek CIFP Mendizabala LHII bisitatu dute. Lehenengo helburua gure instalazioak eta prestakuntza-eskaintza ezagutzea eta lehen harremana ezartzea zen, baina ez da baztertzen etorkizun hurbilean lankidetza berriak abiatzea.

Hona hemen bisitatu gaituzten irakasleak: José Lino Sim, Lopes Tavares, zuzendari pedagogikoa; Maria Alexandrina Ferreira da Cunha Rocha, sukaldaritza/gozogintzako hezitzailea; Ana Paula Amaral Ferreira, matematikako irakaslea; eta Ana da Conceição Almeida Negrão Carvalho, Integrazio Arloko irakaslea.

Zure interesekoa izatea espero dugun jardunaldi praktikoa izan da, laster harremanak estutzen jarraitzeko aukera emango diguna.