Ikasleen sormena, talentua eta ikus-entzunezko lana galaz jantzi dira XPRSS Sarien banaketan, eta aurten APIKAren (Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkartea) laguntza eta babesa izan dute. Hezkuntzaren eta ikus-entzunezko sektore profesionalaren arteko lotura indartzen duen ekimena da.
Ekitaldian zehar aurkeztutako lanen artean, XPRESS 16ko hiru sari nagusiak banatu dira:
• Sari Profesionala
“EEPG”
Egileak: Maren Duran, Aimar Ugarte, Garazi Molina, Amaia Huazu Gubia, Zuriñe Amboage
• Sari Amateurra
“RARITO”
Egilea: Hugo Serrano
• Publikoaren Saria
“DESVARÍA 2”
Egileak: Laura Rodríguez, Kevin Steven Plata, David Chimeno, Javier Enrique Morales, Tatiana Pozuelo, Mario Macías, Aimar Quintano, Julen Caño, Julen Imedio eta Uxue Tejo
• Aipamen Berezia
“ATXILOTUTA”
Egileak: Unai Corbillón, Eneko Chillón, Amaiur Guridi, Ibai Urkiza, Ainhoa García
Lan irabazleak ikus-entzunezko sektoreko bi profesional entzutetsuk eta CIFP Mendizabala LHII-ko zuzendaria Unai Ochoa de Aspuru eta Irudi eta Soinuko irakaslea Andrea Zárate osatutako epaimahaiak aukeratu ditu:
MAITE RUIZ DE AUSTRI: Zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea. APIKAko presidentea
30 urtetik gorako ibilbidea duen sortzailea da, eta urte luzez Espainiako animaziozko film luzeen zuzendari bakarra izan da. Sei film luze eta telebistarako hiru serie zuzendu ditu, eta Espainiako Zinema Akademiako Zuzendaritza Batzordeko kide izan da.
Besteak beste, animazioko film onenaren bi Goya sari irabazi ditu, eta nazioarteko hainbat jaialditan saritua izan da. Netflixek Espainian ekoitzitako lehen animaziozko serie originala den Memorias de Idhún zuzendu zuen, eta berriki TULA laburmetraia ekoitzi du, Oscar 2022ko shortlist-ean egon zena.
GLORIA PEÑA: Ekoizpen-zuzendaria eta ekoizle exekutiboa
20 urtetik gorako esperientzia du ikus-entzunezkoen industrian. Proiektuak garapenetik postprodukziora arte laguntzen espezializatuta dago, fikzioan, animazioan eta dokumentalean.
Telebista kate eta streaming plataforma nagusiekin lan egin du, eta Grupo Izen, Banijay Iberia eta Gariza Filmsbezalako ekoiztetxeekin kolaboratu du. Halaber, Apika Project Lab eta Aukera programetako ekoizpen-mentorea da, eta Arabako Foru Aldundiko ikus-entzunezko proiektuen dirulaguntzen balorazio-batzordeko kide izan da.
CIFP Mendizabala LHIIk zorionak eman nahi dizkie saritutako taldeei, eta eskerrak APIKAri, epaimahaikideei eta parte hartu duten ikasle guztiei, XPRESS 16 ekimenak gure ikasleen talentua eta etorkizun profesionala bultzatzen jarraitzen duelako.






.




