Correos eta Caypeko instalazioak izan dira ikasle horien helmugak. Neska-mutilek barrutik ezagutu ahal izan dute posta-zerbitzuaren funtzionamendua. Bisitan gutun batek jarraitzen duen prozesua azaldu diete, bidaltzen denetik hartzailearen etxera iristen den arte: etiketak, sailkapena, makinak nola elikatzen diren eta segurtasun irizpideak zein diren.
Egun hauetan ere CAYPE enpresa bisitatzeko aukera izan dute. Bertan, biltegiaren funtzionamendua azaldu diete, produktuak nola jaso, biltegiratu eta banatzen dituzten erakutsiz. Administrazio-lanak eta bezeroarentzako arreta-lanak egiten dituzten bulegoak ere ezagutu dituzte, eta, azkenik, dendako lana deskubritu dute, bezeroei nola erantzuten dieten eta produktuak saltzeko nola antolatzen dituzten behatuz.




