KA2 Multigreen proiektua amaitu da. Parte hartzen duten lau zentroek bi urteko lanean metatutako esperientzia guztia jasotzen duen eskuliburu batek inspirazio gisa balio izan nahi du, bere esloganak dioen bezala, “buruak aldatzeko, ingurumena aldatzeko”.
Lan honetan bideo-ekoizpeneko tekniketatik eta narrazio-estrategietatik hasi eta sormen-prozesuan diseinuko pentsamendu-metodologiak aplikatzeraino biltzen dira.
Eskuliburu honetako informazio guztia CIFP Mendizabala LHIIko eta Letoniako, Italiako eta Txekiar Errepublikako ikastetxe parte-hartzaileetako ikasleek jarri dute praktikan, aldi horretan egindako nazioarteko topaketetan.