Euskal Irudigileak, Mendizabalan

Pasa den ostegunean, Estibaliz Zearsolo eta Kike Infame Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionaleko kideak izan ziren Mendizabalako Arte Grafikoen Mintegian. Estik eta Kikek ARGITALPEN INPRIMATUEN ETA MULTIMEDIA ARGITALPENEN DISEINUA ETA EDIZIOA eta PRODUKZIO GRAFIKOAREN DISEINUA ETA KUDEAKETA zikloetako ikasleei elkarteak egiten duen lana azaldu zieten, eta Irudika zer den ere jakinarazi zuten, irailaren 29tik urriaren 1era Gasteizen egingo den Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionala.