Industrian erabiltzen diren itsasgarri komertzial ohikoenak ezagutzea eta horiekin manipulatzeko eta lan egiteko aukera izatea da Mendizabalako ikasleek Weiconeko Ekainen bidez egin dutena: zianokrilatotik edo soldadura hotzetik hasi eta epoxis erretxinetaraino. Eremu hori oso espezifikoa da, eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da industrian.
Ikasleek arlo horretako profesional on baten eskola magistrala jaso dute, eta erakustaldi txikietan parte hartu dute, enpresetan seguru aurkituko eta erabiliko dituzten produktuak erabiliz, ezagutuz, manipulatuz eta usainduz.
Esperientzia pilotu oso positiboa izan da, eta etorkizuneko edizioetan errepikatzen saiatuko gara.